Bermeoko bizikletaren aldeko apustua egin du

Bermeoko herritarren bizi-kalitatea hobetzearen alde dihardu lanean eta, horregatik, mugikortasun osasungarriagoaren aldeko apustua egiten du. Mugikortasun horretan, pisu handia dute desplazamendu-modu jasangarrienek, alegia, oinez edo bizikletaz ibiltzeak edo garraio publikoa erabiltzeak.

Bizikleta da, energiari dagokionez, garraiobiderik eraginkorrena, osasungarriena, merkeena eta jasangarriena: ez du kerik sortzen, ez du zaratarik egiten, ez ditu petroliotik eratorritakoak kontsumitzen eta kalea hobetzen laguntzen du, espazio lasaiagoa eta seguruagoa bilakatuz.

Bizikletaren aldeko apustu hori udalak Bermeoko eskaintzen dituen hainbat ekarpenetan gauzatu da: kanpoko aparkalekuak, bizikleta garbitzekoa, gurpil-puzgailua eta, orain, BiziPark barruko aparkalekua.

Bizikleta - Garraio publikoa intermodalitatea

Bizikleta - Garraio publikoa intermodalitatea hiri-mugikortasun jasangarria sustatzeko edozein politikaren funtsezko alderdia da, bai ingurumen mailan, bai finantza mailan edo beste maila batzuetan.

Horrelako politikak behar bezala garatzeko, garraiobide horien ohiko erabilera errazteko azpiegitura egokia eskaini behar da.

Bermeoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, garraio publikoaren intermodalitatea hobetzeko esperientzia jarri du abian. Bermeoko Udala da bizikletak aparkatzeko zerbitzuaren kudeatzailea, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eskeinitako kudeaketa-plataformaren bidez kudeatuko da.

Erabiltzaileen alta eta erregistroa

Zerbitzuaren erabiltzaileak 16 urteko edo gehiagoko edozein pertsona, 16 urtetik beherakoek tutorearen bidez erregistratuta egon beharko dute.

Erregistrorako datua: Erabilera-baldintzak onartu, telefono mugikorreko zenbaki bat, helbide elektroniko bat eta bizileku duten udalerria eman behar dituzte.

Eskaera-prozedura: BiziParkeko zerbitzura sartu ahal izateko, eskaera bat egin behar da. Horretarako, web-plataformara (bizipark.bermeo.eus) edozein gailutik sartzea eta datu pertsonalak betetzea.

Bizikletak aparkatzeko plazak esleitzeko modua: Izen ematea kopurua BiziParkeko edukiera (33 plaza) baino handiagoa bada, aparkalekuko plaza bakoitzaren esleipena zozketa bidez egingo da.

Bizipark zerbitzuak

Biziparkek honako zerbitzuok eskaintzen ditu:

  • 24 orduz zabalik, urteko egun guztietan
  • Bizikletak aparkatzeko 33 toki
  • Altzairu herdoilgaitzezko segurtasun-kutxak. Automatikoki irekitzeko sistema, 12 ordu itxita egon ondoren.
  • Mantenu poste bat
  • Zaintzako segurtasun-kamerak, 24 orduz
  • Aparkalekura sartzeko zenbakizko kode-sistema edo QR kode bidezkoa
  • Contactless sistema aparkalekuko irteerarako
  • Informazio-panelak

Zerbitzuaren ordutegia

Eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.

Udalak zerbitzua erabiltzeko ordutegia eta aparkalekuak irekitzeko denbora aldatu ahal izango ditu, arrazoituta eta aldez aurretik jakinarazita, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

Bonoak eta tarifak

BiziParkek lau bonu mota eskeintzen ditu:

  1. Hilabetekoa 4 €
  2. Hiru hilabetekoak 10 €
  3. Sei hilabetekoak 20 €
  4. Urtebetekoak 40 €

BiziParkera sarbidea

Bonu aktibo bat duen eta ordainketak egunean dituen erabiltzaile baimenduak QR kodea edo baimena aktibatzeko unean jasoko duen zenbakizko kodea erabili ahjal izago du BiziParkera sartzeko

Mantenu eta garbiketa postea: Artike Bidea ; Martin Deuna;

BiziPark (barruko aparkalekua): Zubiaur tar Kepa 26-28 48370 Bermeo Bizkaia