Erabiltzaileen alta eta erregistroa

Zerbitzuaren erabiltzaileak: 16 urteko edo gehiagoko edozein pertsona, 16 urtetik beherakoek tutorearen bidez erregistratuta egon beharko dute.

Erregistrorako datuak: Erabilera-baldintzak onartu, telefono mugikorreko zenbaki bat, helbide elektroniko bat eta bizileku duten udalerria eman behar dituzte.

Eskaera-prozedura: BiziParkeko zerbitzura sartu ahal izateko, eskaera bat egin behar da. Horretarako, web-plataformara (bizipark.bermeo.eus) edozein gailutik sartzea eta datu pertsonalak betetzea.

Bizikletak aparkatzeko plazak esleitzeko modua: Izen ematea kopurua BiziParkeko edukiera (33 plaza) baino handiagoa bada, aparkalekuko plaza bakoitzaren esleipena zozketa bidez egingo da.

Erabiltzailearen betebeharrak

BiziPark zerbitzuaren erabiltzaileak konpromiso hauek hartzen ditu zerbitzua erabiltzen duen bakoitzean:

  • Zerbitzua eta haren osagai guztiak arreta handiz erabiltzailea.
  • Erabiltzaile bakoitzak erregistratutako bizikletarekin bakarrik erabiltzea.
  • Bizikleta horretarako prestatutako lekuetan aparkatzea.
  • Ekipamendua erabili ondoren, aparkalekua ondo itxita dagoela egiaztatzea.
  • Aparkalekuren batek matxuraren edo kalteren bat duela jakinez gero, haren berri ematea zerbitzuko arreta-langileei, non eta zein balditzen dagoen adieraziz.
  • Zerbitzuari emandako datu guztiak egiazkoak direla ziurtatzea eta datu horiek ordaintzeari dagozkionez gerta daitezkeen daitezkeen datu-aldaketak jakinaraztea.
  • Sisteman sartzeko gakoak eta kodeak mudo seguruan gordetzea.
  • BiziParkeko zerbitzuak erabiltzeaaitik ordainketa guztiak egunean izatea.

Zerbitzuan baja ematea

Edozein erabiltzaileri baja emongo zaio zerbitzuan honako kasu hauetan:

  • Norberak eskatuta
  • Aukeratutako bonoari dagokion kuota ez ordaintzeagaitik
  • BiziPark etengabe ez erabiltzeagaitik, 14 egun naturaleko aldietan ez erabiltzeagaitik ondoz ondoko bi ohartarazpenegin ondoren
  • Instalazioetan edo BiziParken gordetako edozein elementutan eragindako kalteengatik
  • Baja BiziParkeko edozein elementutan eragindako kalteen ondorioz gertatzen bada, erabiltzaileak ezin izango du barriro zerbitzuan alta eskatu bajaren egunetik urtebete igaro arte.
Bizikletak bertaik kentzea
  • Zerbitzuan baja emateak BiziParkera sartzeko baimena indargabetzea ekarriko du. Bajaren ondoren bizikletak aparkalekuan jarraitzen badu, Udala arduratuko da bizikleta kendu eta biltegiratzeaz
  • Bizikleta aparkalekuaren barruan aparkatuta egon daitekeen denbora mugagabea da, betiere erabiltzaileak zerbitzuen prezioak ordaintzen baditu eta ezarritako baldintzak betetzen baditu. BiziPark 14 egun natural baino gehiago erabiltzen ez bada, Udalak erabiltzaileari horren barri emongo dio. Erabiltzaile berari bi ohartarazpen egiteko bazaizkio arrazoi beragaitik, baja emongo zaio zerbitzuari, eta bizikletak aparkatzeko lekua kendu ahal izango zaio.
  • Erabiltzaileak aparkalekua utziko du kontratatutako abonamenduaren epe barruan. Udalak jakinarzpen bat bidaliko du, bizikleta erretiratzeko 48 orduko eparekin. Behin 48 orduak igarota Udalak giltzarrapoa hautsi eta ibilgailua udal-gordailura eramango du.
  • Bizikleta berreskuratzeko aurkera bi, Udalaren gordailura joan beharko du. Bizikleta kentzeari dagozkion zenbatekoak ordaindu beharko ditu. Bizikleta kentzeko, aprakaleku-sisteman erregistratu dela egiaztatu beharko da, eta Udalarekin ordaindu gabe dagoen edozein zor kitatu beharko da, halakorik badago.
  • Zerbitzuan erregistratuta ez dagoen et instalazioan jarri den bizikleta kendu egingo da aurreko atalean ezarritakoaren arabera, eta bere jabetza egiaztatuz berreskuratu ahal izango da, erretiratzeagatiko eta udal-gordailuan egoteagatiko zenbatekoa ordaindu ondoren.

BiziPark Zerbitzuak

BiziParkek honako zerbitzuok eskaintzen ditu:

  • 24 orduz zabalik, urteko egun guztietan
  • Bizikletak aparkatzeko 33 toki
  • Altzairu herdoilgaitzezko segurtasun-kutxak. Automatikoki irekitzeko sistema, 12 ordu itxita egon ondoren.
  • Mantenu poste bat
  • Zaintzako segurtasun-kamerak, 24 orduz
  • Aparkalekura sartzeko zenbakizko kode-sistema edo QR kode bidezkoa
  • Contactless sistema aparkalekuko irteerarako
  • Informazio-panelak

Garbiketa eta mantenu postea: Artike Bidea 9 ; Martin Deuna 9 ;

BiziPark (barruko aparkalekua): Zubiaur tar Kepa 26-28 48370 Bermeo Bizkaia

Zerbitzuaren ordutegia

Eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.

Udalak zerbitzua erabiltzeko ordutegia eta aparkalekuak irekitzeko denbora aldatu ahal izango ditu, arrazoituta eta aldez aurretik jakinarazita, ezinbesteko kasuetan izan ezik.

Bonoak eta tarifak

BiziParkek lau bonu mota eskeintzen ditu:

  1. Hilabetekoa 4 €
  2. Hiru hilabetekoak 10 €
  3. Sei hilabetekoak 20 €
  4. Urtebetekoak 40 €

BiziParkera sarbidea

Bonu aktibo bat duen eta ordainketak egunean dituen erabiltzaile baimenduak QR kodea edo baimena aktibatzeko unean jasoko duen zenbakizko kodea erabili ahjal izago du BiziParkera sartzeko

Bestelako informazio interesgarria

Debekatua dago bizikleta ez denedozein objetu gordetzea, bizikletak instalatuta dituen bizikleta - osagarriak ezik (argiak, haurrak garraiotzeko aulkia, alforjak, etab.) Objetu pertsonalak horretarako jarritako kutxa gotor tenporizatueetan utzi ahalko dira, gehienez 12 orduz.

Ez dago baimenduta esleitutako plaza beste inori alokatzea edo lagatzea, ezta erabiltzaile gisa alta emanda ez dauden pertsonak aparkalekura sartzea ere. Instalazioak bideozaintza-kamerak izango ditu.

Arreta zerbitzua

Edozein kontsulta edo gorabehera izanez gero, jarri harremanetan:

  • Helbidea: Intxusti Kalea 2 2. solairua ( Urigintza, Obra eta Ingurumen Saila)
  • Telefonoak: 946179124 /946179111 (092)